GNOME Web | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2002 |
Azken bertsioa | 45.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Sistema eragilea | GNU/Linux, BSD, MacOS X eta UNIX-moduko |
Software motorea | WebKitGTK (en) |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 3.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | GNOME Core Applications (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The GNOME Project (en) eta Marco Pesenti Gritti (en) |
apps.gnome.org… | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/epiphany.git |
GNOME Web, (lehenago, 2012ra arte, Epiphany izenekoa), doako eta kode irekiko web arakatzailea da, Apple-ren WebKit errendatze motorreko GTK portuan oinarrituta, WebKitGTK izenekoa. Unix estiloko sistemetarako GNOME proiektuak garatzen du. GNOMEren web arakatzaile lehenetsia eta ofiziala da, eta GNOMEren oinarrizko aplikazioen zatitzat jotzen da.
GNOMEren osagaia izan arren, Webak ez du GNOMEren osagaien menpekotasunik, beraz, GTK eta WebKitGTK onartzen dituen edozein sistematan instala daiteke.
GNOME Web Linux banaketa batzuetan web arakatzaile lehenetsia da.